Itxi

Lotsagabeak

Lotsagabeak

Lotsagabeak

22:30ean

"Lotsagabeak" saio berriaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Iker Galartzak eta Miren Nogalesek aurkeztuta, 100 lotsagabe ikusiko ditugu bertan lehian, tankera guztietako probei aurre egiten: uretan, belarretan, lokatzetan... 10.000 euroko saria izango da jokoan.

0:20

Gaur estreinatuko du EITBk "Lotsagabeak" umorezko lehiaketa berria. Bertan, 100 lotsagabe ikusiko ditugu lehian, tankera guztietako proba zoroei aurre egiten: uretan, belarretan, lokatzetan, errubgy jokalarien aurka, beraien artean…  Iker Galartzak eta Miren Nogalesek aurkeztuta, astearte gauetan izango dugu programa ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Helburua ondo pasatzea bada ere, lehiakideetako batek 10.000 euroko saria irabazteko aukera izango du. Hala, lehen programan 100 gazte hasiko dira lehian, eta astero-astero kopuru hori jaisten joango da, azkenean lotsagabe batek irabazi arte.

'Lotsagabeak' saioaren irudia

'Lotsagabeak' saioaren irudia

Iker Galartza eta Miren Nogales

Iker Galartza eta Miren Nogales

Iker Galartza eta Miren Nogalesekin batera, bi lagun izango ditugu lehiaketa zoro honetan epaile lanetan: Odei Jainaga atleta eta Aiora Enparantza aktorea. Erandion (Bizkaia) grabatu dituzte probak.

"Lotsagabeak" saio berria, astearte gauetan, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.