Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

ETB1en, 21:15ean

Markina-Xemeini eskainitako bigarren atala, gaur gauean, 'Karabana' saioan

EiTB

Gonbidatuen artean Oihane Uranga eta Txus Jaio rally gidariak eta Zerutxo dantza taldeko kideak egongo dira.

  • Zigor Iturrieta eta Itsaso Gonzalez 'Karabana' saioko gidariak

    Zigor Iturrieta eta Itsaso Gonzalez. Argazkia: EiTB

Karmen jaietan murgilduta dagoen Markina-Xemein hartuko du protagonista 'Karabana' saioak bigarren egunez. Bizkaiko herri honetan sukaldari finak daudela erakutsiko digute Zigor Iturrietak eta Itsaso Gonzalezek Zerutxo dantza taldeko Iñaki, Naia, Santi eta Malenen eskutik.

Herriko dantza taldeko kide eta rally gidaria den Oihane Uranga izango da programaren plato ibiltarian, aurkezleekin solasean, beste hainbat gonbidaturekin batera: Axpe sagardotegiko Jose Antonio Bilbao; artisau ogia egiten eta gozogintzan aritzen den Meabeko Ogixe enpresako Lorea Lejardi; Xemein abesbatzako Itxaso Jaio, eta Eusebio Etxeberria eta Javier Olabarria zesta-puntako jokalari ohiak.

Erreportajeen atalean, Txus Jaio rally gidaria eta jai egitarauan dauden bi ekitaldi izango dituzte ardatz: Hiru Txirlo bola txapelketa eta Abarka taldearen Herritxou ikuskizuna.

'Karabana' saioa 21:15ean izango da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.