Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Gentzane Aldai pilotaria izango da gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Aida Fuentes okinarekin ere izango gara Iza okindegiko ogiak nola egiten dituzten ikusteko.
-
Gentzane Aldai pilotaria. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Gaur eguerdian, Gentzane Aldai Emakume Master Cuptxapelketako pilota mistoko finalista izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Egundoko kirolaria ezagutu eta plater berezi bat nola egin ikasteko aukera izango dugu: perretxiko ravioliak gazta saltsarekin. Aldai orozkoarra da, eta, Orozkotik mugitu gabe, Gentzaneren bizilagun bati bisita egingo diogu: Aida Fuentes okinari. Horren lantegian eta Iza okindegian izango gara maitasun handiz egiten duen lana ikusten eta ogi gozo bat prestatzen.
Ez galdu "Joseba Arguiñano Sukalerrian", astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.