Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Gari Arroyo izango da gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Musikaz aritzeaz gainera, Jaizkibel mendi ingurutik buelta bat eman eta Donostiako Aste Nagusian sartuta gaudenez, Los Bebés de la Bulla konpartsako kideak ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Gari Arroyo

    Gari Arroyo. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Astelehen honetan, Gari Arroyo hondarribiarra izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Arguiñanoren laguntzaz, udarako errezeta ezin hobeago bat prestatzen erakutsiko digu: tomate eta sandia entsalada freskoa.

Azkenaldian musikan baino telebistan edo irratian gehiago entzun dugun arren, Gari, Gorpuzkingz deituriko musika taldean dabil. Musikaz eta beste hamaika kontuz arituko da "Sukalerrian"; gainera, Jaizkibel ingurura eramango gaitu mendi buelta bat ematera. Bestalde, Los Bebés de la Bulla konpartsakoekin egongo dira, aurten ospatuko ez den Donostiako Aste Nagusiari buruz hizketan.

Ez galdu, "Joseba Arguiñano Sukalerrian", gaur, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.