Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Elantxobeko Argi Zameza, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Madalena egunean, itsasora begira jarri eta arraina sukaldatuko dute: Sardina xerrak hemengo zaporeekin.
-
Joseba Arguiñano sukaldaria. Argazkia: EiTB
Gaur, uztailak 22, Elantxobeko Argi Zameza izango da gonbidatua "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Musika irakaslea da Argi, eta sukaldean oso ondo moldatzen da.
Madalena eguna izanda, itsasora begira jarri eta arraina oinarri duen errezeta sukaldatuko dute: Sardina xerrak hemengo zaporeekin.
Gainera, Errenteriako merkatura ere joko dute, bakailaoa saltzen duen postuetako bat ezagutzeko, eta Lekeition ere izango dira, izozki bila.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.