Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Iñaki Oliden harakina, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Oilaskoa txilindron erara prestatuko dute 13:15etik aurrera.
-
Iñaki Oliden "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur, uztailak 20, Iñaki Oliden Orioko harakina izango da protagonista nagusia "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Oliden, gainera, idi-probetan ibiltzen da herriz herri, eta horren inguruan arituko dira oilaskoa txilindron erara prestatzen duten bitartean.
Horrez gain, bi ekoizlerengana joango dira beraien produktuak ezagutzera: Iñaki Eceizak Arabako Añua herrian egiten duen ahuntz gazta dastatuko dute, eta Tomas Imazek Usurbilen hazten dituen tipulinak probatuko dituzte.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.