Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Iban Garcia youtuberra izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan gaur
EiTB
Haragi-bolak saltsan prestatuko ditu Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlearekin.
-
Iban Garcia youtuberra. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur, Euskal Telebistako "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan, gonbidatu berezia izango dute: Iban Garcia youtuber ezaguna. Haragi-bolak saltsan prestatuko ditu Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlearekin. Saioari saltsa gehiago emateko, Ibanen ama, Maite, etorriko da sukaldeko bazterrak nahasi eta youtuberrari sorpresa bat ematera. Horrez gain, Iñaki Oliden harakinarekin bideo-deia egingo dute, idiak entrenatzen dituen bitartean.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa, astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.