lehenengoak
Borraja salteatuak:
Borrajak garbitu eta uretan egosi.
Zartagin batean tipulina txikituta jarriko dugu olioarekin erregosten. Irin koilarakada bat bota eta ardo txuri pixka batekin egosi, murriztu arte. Bertara borraja egosia bota eta egosketako ur pixka bat. Kozinatzen eduki 3 minutuz eta bukaeran perrexila txikitua bota.
Arroza txirlekin:
Zartagin batean olio txorrotada bota eta baratxuri atalak txikituta sueztitu. Arroza gehitu, sueztitzen jarraitu eta itsasten hasten denean ardo txuri pixka bat bota. Murriztu eta ARRAIN SALDA gehitu. 10 minutuz egosten utzi eta orduan txirlak garbituta gehitu. Beste 5 minutuz egosten utzi eta sua itzali. Perrexila txikitua bota.
Aliolia:
Baratxuri atalak uretan bi aldiz galdarraztatu. Ondoren ontzi batean sartu beste osagaiekin, perrexila IZAN EZIK. Emultsio bat sortu eta perrexila txikituta gehituta, nahastu.
Zopako saltsa:
Zopakoa, pinaziak, perrexila eta baratxuri atala xerratuta frijitu. Jarraian, almaizean sartu eta pixka bat txikitu. Arrautza egosia ZATIETAN moztu beste osagaiekin nahastu eta olio pixka bat eta gatza bota.
BUKAERA:
Plater batean arroza txirlekin jarri eta gainean borraja koilarakada ona gehitu. Aliolia ondoan jarri. Borrajaren gainetik Zopako ozpin-olioa bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa