lehenengoak
Patatak saltsa berdean:
Lehenengo saltsa berdea egingo dugu eta bertara patatak xerratuta botako ditugu egosteko. 2 minutu geratzen zaienean, ilarrak sartu horiek ere egin daitezen.
Legatza izpitu eta plastikozko paperarekin bolatxo batzuk egingo ditugu eta goxokiak bezala itxiko dugu. ARRAIN saldan sartu eta bertan 3 minutuz egosi. Ondoren plastikoa kendu eta saltsa berdean sartu.
Arrautza izoztu eta frijituak:
Arrautza lehenengo azal eta guzti izoztu. Gero, zuritu eta xerratan moztu. Oraindik izoztuta dagoela, zartagin batean frijitzen jarri alde batetik bakarrik.
Zainzuriak arrautzeztatuta:
Zainzuriak zuritu eta egosi.
Ondoren irinetik eta arrautzatik pasa eta frijitu.
BUKAERA:
Plater zabal batean patatak saltsa berdean jarri zainzuri eta arrautzekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa