lehenengoak
Pasta freskoa
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta eskuekin ore bat egin. Ondo landu eta pausatzen utzi. Ondoren luzatu, karratuak moztu eta uretan minutu bat inguru egosi. Hoztu eta xukatu.
Bexamela egiteko gurina urtuko dugu kazola batean; ondoren, irina gehitu eta kozinatu. Azkenik, esnea botako dugu eta irakin bat emango diogu.
Orduan lasagna harrotzeko ontzia hartu eta azpian tomate saltsa bota, gainean pasta xafla bat jarri eta ondoren, lehenengo, barazkiak luzatuko ditugu eta bexamel pixka bat, gero, berriro beste pasta xafla bat, beste barazkiak eta bexamel pixka bat. Berriro ere pasta xafla eta azkenengo barazkiak eta tomate saltsa ere bai. Pasta xaflarekin estali, bexamela luzatu eta gazta birrindua botata, labean gainerreko dugu.
Barazki lasagna
Barazkiak hiru multzotan banatuko ditugu eta bakoitza zartagin batean erregosiko dugu. Lehenengoan, barrengorriak eta ziazerbak. Bigarrenean, azenarioa eta kuiatxoa eta hirugarrenean, beste biak.
Piper gorri erre saltsa
Piper gorriak eta baratxuria labean erreko ditugu. Ondoren piperra zuritu, baratxuriari mamia kendu eta osagai guztiak ontzi batean sartuta ondo birrindu.
Bukaera
Lasagna karratu bat mozu eta ondoan piper gorri erre saltsa jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa