lehenengoak
Baba patea (mdammas):
Almaizean, baratxuri alea, limoi zukua, perrexila, pipermina, tahinia, oliba olioa eta ura sartu pixkanaka dena zanpatu ahala ore fin bat egin arte. Babak ur berotan galdarraztatu, hoztu eta birringailuarekin pasta bat egingo dugu. Behar badu, iragailutik pasa eta almaizean egin dugun orearekin nahastu. Gatza jarri.
Tipula morea laukitan moztuko dugu eta zartaginean olioarekin gorritu.
Azalore mamiak:
Azalorea xafla finetan moztuko dugu, ogi mamiak izango balira bezala.
Beste barazkiak txikituta zartagin batean erregosten jarriko ditugu olioarekin eta gatz pixka batekin.
Barazki hauek oso ondo eginda daudenean, beste zartagin batean olioa botako dugu. Jarraian, baratxuria, tomatea birrinduta eta piperrautsa gehitu eta murrizten utziko dugu ia lehortu arte. Orduan, azalore xaflak bota eta su bizian salteatuko dugu gorritzen hasten den arte. Barazki erregosiak sartu eta dena ondo sueztitu.
Opilak:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta eskuekin ore bat egin. Egoten / pausatzen utzi ordubetez eta ondoren zati txikiak hartu, arrabolarekin borobildu eta zartagin batean gorritu.
BUKAERA:
Ontzi batean baba patea platereratu eta beste batean azalore mamiak. Opilak ondoan jarri. Opil batean baba pate koilarakada bat jarriko dugu eta gainetik azalore mamiak ipiniko dizkiogu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa