lehenengoak
Barazkiak bulgurrarekin:
Zartagin batean olioarekin, barazkiak karratutan moztuta salteatzen joango gara gogorrenetik bigunenera. Gatz pixka bat botako dugu.
Bulgurra eltze batean urarekin egosiko dugu. Ondoren xukatu eta barazkietara botako dugu dena elkarrekin nahasteko.
Alberjinia xerra luze eta finetan moztu eta zartaginetik olio pixka batekin bi aldetatik pasako ditugu gorritu daitezen. Gero, xerra bakoitzean bulgur eta barazki koilarakadatxo bat jarri eta bertan bildu.
Anakardo eta tofu gazta-krema:
Anakardoak uretan hidratatuko ditugu 2 orduz.
Horren ostean, osagai guztiak ontzi batean elkartu eta birringailuarekin dena txikitu.
Aza krema:
Aza zatitan moztu eta egosi egingo dugu. Ondoren, xukatuta dagoenean, baratxuri alea xerratuta oliotan frijitu eta azaren gainera botako dugu. Ondo txikitu birringailuarekin eta gatza bota.
Bukaera:
Plater batean aza krema koilarakada bat luzatu eta gainean alberjinia biribilkiak jarri. Horien gainean anakardo eta tofu gazta-krema gehitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa