Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

''Dipeatzeko'' tipula karamelizatua eta hazi bagela, izokin eta krema garratzarekin
''Dipeatzeko'' tipula karamelizatua eta hazi bagela, izokin eta krema garratzarekin
Osagaiak
  • “Dipeatzeko” tipula karamelizatua:
  • Gurina, 80 g
  • Tipulak, 4
  • Greziar jogurta, 125 g
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Baratxuria, erdi bat
  • Gatza
  • Perrexila
  • Martorria
  • “Dipeatzeko” ogia:
  • Hazi ezberdinak, 150 g
  • Baratxuri hautsa, pixka bat
  • Oregano lehorra, pixka bat
  • Gatza
  • Txitxirio irina, 100 g
  • Pipermina
  • Oliba olioa, 2 koilarakada
  • Ur epela, 50 g
  • Hazi bagela izokin eta krema garratzarekin:
  • Hazi bagel opilak, 6
  • Izokin ketua, 4 xerra
  • Esne-gaina, 200 g
  • Limoia
  • Gatza
  • Tipulin adarra
  • Intxaurrak, eskukada bat
Prestaketa

"Dipeatzeko" tipula karamelizatua

Zartagin batean gurina urtu eta bertara tipula juliana eran moztuta gehitu. Erregosten utzi 30 minutu eta ordu bat artean, ondo egina geratzeko. Tipula eginda dagoenean, jogurta, maionesa eta gatzarekin nahastu eta perrexila txikituta bota.

"Dipatzeko" ogia

Ontzi batean osagai lehor guztiak nahastu eta ura botako diogu ore bat egin arte. Bi paperen artean arrabolarekin luzatu fin geratu arte. Laberatu txigortu arte eta labetik ateratzean, zatitan moztu.

Hazi bagela izokin eta krema garratzarekin

Bagel ogia erditik moztu.

Ontzi batera esne gaina bota eta hagaxkarekin harrotu. Bertara gatza, limoi azal birrindura eta zukua bota. Nahastu. Nahasketa bagel ogian luzatu, izokin xerrak gainetik jarri eta izokin arrautza, intxaur zatitu batzuk eta tipulin adar txikituarekin bukatu. Estali.

BUKAERA:

Erretilu batean bagel otartekoak jarri eta ontzi batean tipula krema eta alboetan dipatzeko ogi zatiak.