lehenengoak
Barazki erreak
Ontzi batean gurina, ezkai eta erromero orriak, gatza, tipulatxa, baratxuria eta perrexila sartu eta birringailuarekin txikitu pure bat egin arte.
Azenarioa, erremolatxa, patata eta arbia zuritu eta mozketa batzuk egin hauek banandu gabe. Barazki horiei aurretik egindako purea gainetik jarri eta laberatu 180ºC-an 25-30 minutuz
Azenario txikiak eta crosnesak uretan egosi eta ondoren zartagin batean olioarekin salteatu.
Tupinambourra xafla finetan moztu eta oliotan frijitu.
Romesku saltsa
Barazkiak labean ondo erre eta ondoren tomatea zuritu. Baratxuri buruari mamia atera eta ontzi batean sartu. Bertara arbendola eta ogia frijituta sartu ozpina, perrexila, gatza eta olioarekin batera. Birringailuarekin ondo txikituta utzi.
Feta gazta usaingozatuta
Feta gazta zati luzetan moztu eta beste osagaiekin ondo busti. Zartagin bero batean bi aldeetatik gorritu.
BUKAERA:
Plater batean barazki erreak salteatu eta frijituak banatu eta ingurutik romesku saltsa bota. Horien gainean, feta zati gorrituak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa