lehenengoak
Otarrainxkekin beteriko penkak:
Zerbei penkak kendu eta hauei ile guztiak kendu. Zerben orriak txukundu. Eltze batean ura irakiten jarri gatzarekin eta bertan penkak egosi eta zerba orriak galdarraztatu. Ur hotzetan sartu.
Zartagin batean tipulina, azenarioa eta porrua txikituta erregosten jarri. Tomateei azala eta haziak kendu ondoren, txikituta bertan sartu eta ondo egiten jarraitu. Bukaeran, otarrainxkak zurituta eta zatituta gehitu eta multzo bat egin.
Nahasketa hori penkak betetzeko erabiliko dugu, eta, penkak itxi ondoren, zerba orria luzatu eta penkak bertan bilduko ditugu. Irin eta arrautzetatik pasa ondoren, oliotan frijitu.
Tomate erre eta itsaski saltsa:
Erretilu batean tomateak eta baratxuri burua olioarekin labean sartu 180ºC tara 30 minutuz.
Bestetik, zartagin batean, otarrainxka buruak gorrituko ditugu olioarekin eta txorrotada bat cognac botata sua eman. Ondoren barazki erreekin nahastu. Baratxuri buruari mamia atera, bertan sartu eta birringailuarekin ondo txikitu arrai salda gehituta. Iragazi eta eltze batean jarri lodiera eta gatz puntuan jartzeko.
Orburu frijituak:
Orburuak zuritu eta xerratan moztu. Arrautza eta pankotik pasa ondoren, oliotan frijitu eta, xukatu ondoren, gatza bota.
BUKAERA:
Plater batean 3 penka jarri eta ondotik saltsa bota. Gainean orburu frijituak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa