lehenengoak
Udaberriko biribilkiak:
Tipulina, azenarioa eta aza juliana finean moztu. Shitake perretxikoekin berdina egin. Zartagin bat berotzen jarri olioarekin eta barazkiak salteatu, tipulatik hasita, azenarioarekin jarraituz eta, azkenik, aza eta shitake perretxikoak. Txorrotadatxo bat soja saltsa bota. 2 minutuz salteatu eta zartaginetik atera. Ganbak 3 zatitan moztu eta, soja kimuekin batera, salteatutako barazkiekin nahastu. Arroz olatak mahaian luzatu eta horien erdian koilarakada on bat jarri, salteatutako nahasketarena. Alboetako olatak barrurantz sartu eta biribiltzen hasi. Izkinara iristean arrautza zuringo pixka bat erabili itsatsita geratzeko. Zartagin batean olioa bota eta bi aldeetatik frijitu. Paperean xukatu.
Cowboy entsalada:
Osagai guztiak ontzi batean sartzen joan, eta, eman behar zaion tratamenduaren ondoren, ondo nahastu. Ontzi batean olioa, ziapea, ozpina eta gatza nahastu eta beste osagaien gainetik bota.
Saltsa gazi gozoa:
Eltze batean ozpina, azukrea, eztia eta gatza nahastu eta berotu. Ketchupa gehitu, ur pixka batean maizena disolbatu, saltsara gehitu lodiera pixka bat emateko eta hotzean gorde.
Bukaera:
Plater batean biribilkiak jarri saltsa gazi gozoa eta soja saltsa pixka batekin eta beste ontzi batean entsalada
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa