Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Perretxiko strudela orburu kremarekin eta barazki mueslia
Perretxiko strudela orburu kremarekin eta barazki mueslia
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Perretxiko strudela:
  • Porruak, 2 ale
  • Perretxiko sorta, 400 g
  • Oliba olioa
  • Baratxuria, 2 atal
  • Irina, 2 koilarakada
  • Soja saltsa, zorrotadatxo bat
  • Ardo txuria, pixka bat
  • Salda, 100 g
  • Gatza
  • Intxaurrak, 50 g
  • Gazta dadoak, 50 g
  • Filo pasta, 4 xafla
  • Gurina, 100 g
  • Orburu krema:
  • Orburuak, 150 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tipulatxa, 2 ale
  • Salda, 200 g
  • Esne-gaina, 70 g
  • Barazki mueslia:
  • Patata
  • Orburua
  • Porrua, erdi bat
  • Tipulina
  • Batata, zati bat
  • Irina
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Perretxiko strudela:

Porrua txikitu eta erregosten jarri zartagin batean olioarekin. Ondoren perretxiko sorta eta baratxuri aleak zanpatuta gehitu. Ondo erregosi eta 2 koilarakada irin bota. Hori sueztitu ondoren, ardo txuri eta soja saltsa  pixka bat bota eta murriztean, salda. Irakin dezala saltsa loditu arte. Intxaurrak txikituta bota, nahastu eta hozten utzi.

Filo pasta xafla bat labeko paper baten gainean luzatu eta gurina eman. Hau 4 aldiz errepikatu eta orearen gainean perretxiko betegarria jarri. Gazta dadotan gainean jarri eta biltzen joan zilindro bat egin arte. Gurin urtuarekin igurtzi eta laberatu 180ºC-tan 25-30 minutuz.

Orburu krema:

Baratxuria eta tipulatxa erregosten jarri eta bertara orburuak zatituta gehitu aurretik azala kenduta. Ondo sueztitu ondoren, salda gehitu eta egosten utzi. Bukaeran esne-gaina gehitu eta birrindu, iragazi eta gatza jarri. epelean mantendu. Eta lodia geratzen bada saldarekin arindu.

Barazki mueslia:

Barazki guztiak zuritu, eta xafla finetan moztu. Irinetatik pasa eta oliotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.

Bukaera:

Plater batean strudela jarri, ondoan orburu krema eta gainetik barazki mueslia bota.