lehenengoak
Kaneloiak kataluniar erara:
Eltze batean ura irakiten jarri eta kaneloi xaflak egosiko ditugu.
Bitartean zartagin batean olioa berotu eta tipulina txikituta erregosten jarri. Bertara haragi txikitua sartu eta ondo erregosi. Ardo txuri zorrotada bat gehitu eta murriztean sutatik atera eta foie-gras zatia sartu dena elkartuta gera dadin. Orea elkartzeko uretan disolbatutako arto irin pixka bat gehitu.
Beste aldetik, bexamela egingo dugu esne gurinarekin eta irinarekin.
Kaneloiak bete eta erretilu batean luzatu. Gainetik bexamelarekin estali, gazta birrindua bota eta labean gainerretu.
Ziazerba, mahaspasa eta pinazi olioa:
Zartagin batean baratxuria txikituta sartu eta olioarekin dantzan hasten denean, pinaziak gehitu. Hauek gorritzean ziazerba txikitua eta mahaspasak bota, sueztitu, gatza jarri eta gorde.
Cherry tomate eta belar usaintsu marmelada:
Cherry tomateak txikitu. Baratxuria txikitu, oliotan frijitzen jarri eta tomateak gehitu, ondo konfitatuta dagoenean oreganoa eta albahaka orriak txikituta gehitu eta gatza jarri.
Bukaera:
Plater batean ziazerba, mahaspasa eta pinazi olioaren geruza bat jarri. Gainean kaneloi batzuk eta gerezi tomate marmelada. Perrexilarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa