lehenengoak
Brie gazta eta ahabi opila:
Ontzi batean irina, gurina epelduta, ur hotza eta gatz pixka bat sartu eta eskuekin orea egin. Arrabol eta irinaren laguntzarekin luzatu eta borobilean 2 zati moztu. Baten gainean gazta jarri eta honen gainean ahabiak. Beste ore zatiarekin estali. Izkinak lotu eta sobratutako orearekin orri batzuk egin apaintzeko. Arrautza irabiatua erabili orriak itsasteko. Labean sartu 180ºC-tan 15-20 minutuz.
Izokina ziazerbekin hostopilean bilduta:
Zartagin batean gurin zatitxo bat bota eta ziazerbak pixka bat sueztitu. Sesamo haziak gehitu. Izokin zatia makilatxotan moztu eta ziape saltsa igurtzi. Ziazerbarekin estali eta hostopil xafla batekin bildu. Arrautza irabiatuarekin igurtzi. Labean sartu 180ºC tara 15 minutuz.
Foie gras eta brie gazta kroketak:
Foie grasari gatza eta piperbeltza bota, ondoren brie gaztarekin batera zatitxotan moztu eta bi aldiz birrineztatu. Olio berotan frijitu eta xukatu.
Bukaera:
Erretilu batean hasierakoak aurkeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa