Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txistorra bolognesa, tipula sagardoarekin karamelizatua eta talo kurruskariak
Txistorra bolognesa, tipula sagardoarekin karamelizatua eta talo kurruskariak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txistorra bolognesa:
  • Txistorra
  • Azenarioa
  • Tipula morea
  • Ardo txuria
  • Baratxuriak, 2 ale
  • Tomate saltsa
  • Oregano lehorra
  • Gatza
  • Tipula sagardoarekin karamelizatua:
  • Tipulak, 2 ale
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Sagardoa, zorrotada on bat
  • Talo kurruskariak:
  • Arto irina, 200 g
  • Ur epela, 100-130 g
  • Gatza, 15 g
  • Gazta bexamela:
  • Idiazabal birrindua, 150 g
  • Esnea, 200 g
  • Gurina, 20 g
  • Irina, 20 g
  • Gatza
  • Albahaka orriak
Prestaketa

Txistorra bolognesa

Zartagin batean barazkiak txikituta erregosten jarri. Ondoren txistorra moztuta gehitu, sueztitu eta ardo txuria bota. Nahasketa murriztu eta tomatea eta, oreganoa bota baino lehen, koipe asko badu kendu. Tomatearekin irakinaldi bat eman eta gatz puntuan jarri.

Tipula sagardoarekin karamelizatuta

Tipula juliana eran moztuta erregosten jarri. Biguna dagoenean, sagardoa gehitu eta murriztu karamelizatu arte.

Gatza jarri.

Talo kurruskariak

Ontzi batean arto irina eta gatza jarri eta ur epela pixkanaka gehitzen joan, eskuekin orea egiten dugun bitartean. Orea egin ondoren, pusketa bat hartu eta, egurrezko xafla batean, eskuekin luzatzen joan. Zartaginean bi aldeetatik  gorritu.

Gazta bexamela

Esnea berotzen jarri eta beste eltze batean gurina urtu, irina gehitu, erre eta esnea gehitzen joan bueltak ematen dizkiogun bitartean. Bexamelak 2 minutu irakitean, gatza bota eta albahaka orriak txikituta gehitu.  Epelean mantendu.

Bukaera

Plater batean talo bat jarri eta gainean tipula karamelizatua eta txistor bolognesa koilarakada bat, gero beste talo kurruskari bat eta errepikatu lehengokoa. Gainetik bexamela jarri eta gazta birrindua, ondoren, gainerre labean. Bukatzeko albahaka txikitua bota.