lehenengoak
Txangurro samosak:
Eltze batean azenarioa, tipulina eta porrua txikituta gurinarekin erregosten jarri ondo karamelizatu arte. Ondoren tomate frijitu eta itsaski krema bota eta irakiten hasten denean, txangurro mamitua eta brandya gehitu eta murriztu. Ondoren uretan desegindako arto irin pixka bat bota eta loditu. Perrexila txikituta bota eta hozten utzi. Brick ore xafla erditik moztu eta bertan txangurroarekin egindako prestaketaren koilarakada bat jarri eta tolesten joan hiruki forma eman arte. Gurin urtuarekin tolestu eta labean gorritu.
Tipulin eta porru saltsa:
Tipulina eta porrua gurinarekin erregosten jarri. Ondoren patata bat zatituta sartu, sueztitu eta txakolin zorrotada bat bota, murriztu eta esne gaina gehitzean, irakin 10 minutuz eta birrindu, iragazi eta gatza jarri.
Otarrainxka, tomate eta amuarrain arrautza olioa:
Tomatea concasse eran moztu. Otarrainxkak egosi, zuritu eta txikitu. Ontziratu eta bertara anetoa txikituta, amuarrain arrautza koilarakada bat, olioa, ozpina eta gatza.
Porru eta azenario txikiak:
Barazkiak zuritu, egosi eta zartaginean gorritu gurinarekin.
Bukaera:
Plater batean porru saltsa luzatu, gainean 3 samosa jarri, ingurutik otarrainxka olioa jarri eta barazki txikiak kokatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa