lehenengoak
Espaghetiak erremolatxa saltsarekin, feta eta intxaurrekin
Erremolatxak egosi, zuritu eta zatituta ontzi batean sartu. Bertara feta gazta, ur ver pixka bat eta gatza bota eta birrindu pure fina bat egin arte.
Zartagin batera olioa bota eta baratxuri ale batekin eta ezkai adarrarekin zaporea eman olioari. Bi osagai hauek atera eta egosketako ur pixka bat bota. Spaghettiak sartu eta erremolatxa saltsarekin elkartu. Ondp elkartu osagaiak eta sardexka handi batekin bildu eta platerean luzatu. Gainetik feta eta intxaur zatitxoak bota.
Erremolatxa krema txipiroi tagliateleekin
Eltze batean tipulina zatituta erregosten jarriko dugu olioarekin. Patata eta erremolatxa zuritu eta zatituta gehitu, sueztitu eta salda bota osagaiak egosi daitezen. Erremolatxa egosita dagoenean, birringailuarekin ondo txikitu eta esne gain txorrotada txiki bat botako diogu, epelean mantendu.
Txipiroiak garbituta makiltxo finetan moztu eta baratxuri, olio eta perrexil txikitu nahasketarekin elkartu. Zartagin bat ondo berotu eta txipiroiak bertara botako ditugu xukatuta ondo gorritzeko. Sopatren gainean jarri.
Bukaera
Plater sakon batean erremolatxa sopa jarri txipiroiekin eta beste plater batean spaghettiak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa