lehenengoak
Kale aza salteatua tofu eta kimuchiarekin:
Kale aza garbitu eta juliana eran moztu. Kazola batean ura jarri kale aza egosteko. Urak ez du kale aza estali behar. Gatza bota eta tapa jarri. Irakiten hastean sua jaitsi eta 10 minutuz egosten utzi. Azken minutuetan tapa kendu ura lurruntzeko.
Tofua lauki txikitan moztu.
Baratxuri freskoa zuritu eta txikitu, ziapea, sagar ozpina, soja saltsa, saltsa kimuchia, sesamo olioa eta eztia ontziratu eta gatzez ondu. Zartagin batean baratxuri aleak, tipulina eta tofua salteatzen jarri. Kolorea hartzen hasten denean, aurretik prestatutakoa bota eta egosten utzi murriztu eta tofua zuku horrekin elkartuta geratu arte.
Kale aza zartagin batean olioarekin salteatu.
Kimuchi saltsa:
Ontzi batean baratxuri aleak zati txikitan moztuta, jengibrea zuritu eta birrinduta eta tipula gorria birrinduta gehitu.
Eltze batean patata irina uretan diluituta irakiten jarri azukrearekin batera. Ziropa bat egingo da. Epeltzen utzi eta lehengo ontzira bota eta ondo nahastu. Arrai kontzentratu saltsa, gochujang gorri saltsa eta sesamoa bertara gehitu. Ondo nahastu dena lotu geratu arte. Orain errefautxoak, azenarioak eta tipulina juliana eran moztu eta saltsa horretara gehitu.
Basmati arroza pilaf erara:
Tipulina txikitu eta erregosten jarri gurinaren erdiarekin. Ondoren, arroza gehitu sueztitu dadin. Salda eta erramu orria bota eta egosten utzi. Labeko paperarekin estali eta lehenengo 5 minutuak su bizian jarri, eta gero jaitsi, denera 15 minutuz. Azkenengo 5 minutuak labean izan daitezke. Denbora amaitzean falta den gurina gehitu arrozari bueltak ematen dizkiogun bitartean.
Bukaera:
Plater batean arroza luzatu eta erdian kale aza salteatua jarri tofuarekin. Arrozaren gainetik kimuchi saltsa bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa