Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Olagarro, txibi eta txoko arroza barazki berde entsaladarekin
Olagarro, txibi eta txoko arroza barazki berde entsaladarekin
Osagaiak
  • Olagarro, txibi eta txoko arroza:
  • - Olagarro hankak, 3
  • - Txokoa
  • - Txibiak, 2
  • - Piperrauts gozoa
  • - Tipula karamelatua, koilarakada bat
  • - Tomateak, 2 ale
  • - Salda, 400 g
  • - Azafraia, pistilo batzuk
  • - Arroza, 150 g
  • - Salmorreta koilarakada bat
  • - Gatza
  • - Oliba olioa
  • Salmorreta:
  • - Baratxuriak, 5 ale
  • - Txorizo-piperrak, 2
  • - Oliba olioa
  • - Tomate txikitua, 5
  • - Perrexila
  • - Gatza
  • Barazki berdeen entsalada:
  • - Brokolia
  • - Lekak, 8 ale
  • - Ahuakatea
  • - Apioa, adar bat
  • - Granny Smith sagarra
  • - Tipulin adarra
  • - Kuiatxoa
  • - Errukula, sorta bat
  • - Pinaziak
  • - Parmesano gazta
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
Prestaketa

Olagarro, txibi eta txoko arroza:

Paella batean olioa bota eta olagarro hankak gorritu. Bertan txibiak ere gorritu eraztunetan moztuta eta bertara txokoa zatituta gehitu eta gorritzen jarri. Olagarro ertzak ere bertara bota oso txikituta. Piperrauts koilarakada bat bota, sueztitu eta tomatea birrinduta bertara bota salmorretarekin batera. Ondo erregosi lehorra geratu arte eta tipula karamelatu koilarakada bota. Salda azafraiarekin nahastu eta arrozera botatzerakoan 17 minutu irakiten utzi. 5 minutu falta direnean, olagarro hankak jarri gainean. Itzali eta pausatzen utzi 5 minutuz.

Salmorreta:

Zartagin batean, olioarekin, baratxuriak xerratan gorritzen jarri. Txorizo piperrari haziak kendu eta zatituta zartaginera bota eta sueztitu perrexilarekin. Tomatea txikituta gehitu eta murrizten utzi. Gatza bota eta birringailuarekin txikitu.

Barazki berde entsalada:

Brokolia eta lekak zatitan moztu eta egosten jarriko ditugu. ondoren ur hotzetan sartu eta xukatu.

Apio adarra, ahuakatea eta granny Smith sagarra makilatxotan moztu.

Kuiatxoa xafla luze eta finetan moztu eta uretan galdarraztatu.

Errukula, pinaziak parmesano birrindua, oliba olioa eta gatza ontzi batean sartu eta birringailuarekin txikitu.

Beste barazkiak kuiatxo xaflen gainean jarri eta kuiatxoa bildu. Emultsioarekin apaindu.

Bukaera:

Alde batetik arroza jarri eta bestetik entsalada ontzi batean.