Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Baratxuri zopa krematsua, bakailaoarekin
Baratxuri zopa krematsua, bakailaoarekin
Osagaiak
  • - Baratxuria, 4 atal
  • - Ogi zaharra
  • - Piper txorizeroa (kutxarakada bat)
  • - Haragi salda (porrua, azenarioa, tipula, zankarroia, garbantzuak)
  • - Bakailaoa, 250 gramoko zati bat
  • - Oliba Olioa
  • - Tipula txikiak
  • - Mezclum kimu batzuk
Prestaketa

Prestakuntza:

Lehenik eta behin, salda prestatu: Kazola handi batean osagai denak bota eta urez estali. Irakiten jarri eta su baxuan 4 orduz eduki.

Baratxuri zopa krematsua egiteko: Kazola batean olioa baratxuria eta kaiena gehitu. Su baxuan baratxuria kozinatzen utzi eta baratxuriak kolorea hartu ostean ogia gehituko diogu (ogi hori aurretik labean gorrituko dugu). Ondoren piper txorizeroa gehitu eta egurrezko koilara baten bidez ogia txikituko dugu.

Ogi, baratxuri eta piper txorizeroa ongi nahastuta eduki ondoren salda gehituko diogu ogi guztia estali arte. Hori 20 minutu irakiten utziko dugu su baxuan. Denbora hori pasa ostean turmix baten bidez baratxuri zopa birrinduko dugu krema fina lortu arte. Gatz puntuan jarri eta gorde egingo dugu.

Bakailaoa plantxan. Bakailaoa ongi lehortu ostean trapu zapi edo paper baten bidez, zartagin batean, azalaren aldetik ongi markatuko dugu eta gero labean amaitu. Bakailaoa plantxatu ondoren tipula txikiak tostatuko ditugu bi zatitan moztuta. Bakailaoa 6-7 minutu labean izango dugu 180gradutan.