Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Parmentier opilak izokin xerrekin, limoi eta tipulatxa saltsarekin
Parmentier opilak izokin xerrekin, limoi eta tipulatxa saltsarekin
Osagaiak
  • Parmentier opilak:
  • Patata purea, 215 g
  • Irina, 30 g
  • Arrautza bat
  • 2 arrautza zuringo
  • Esne gain harrotua, koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Izokin xerrak:
  • Izokin zati bat
  • Limoi bat
  • Soja saltsa, 4 koilarakada
  • Eztia, koilarakada bat
  • Oliba olioa, txorrotada bat
  • Laranja erdi baten zukua
  • Gatza
  • Tomate mamia, 2 koilarakada
  • Tomate min saltsa, tanta batzuk
  • Gurin eta tipulatxa saltsa:
  • Tipulatxak, 5
  • Limoiak, 2
  • Gurina, 100 g
  • Ardo txuria, txorrrotada bat
  • Esne gaina, 80 g
  • Apoperrexila, sortatxo bat
  • Tomate eta apoperrexil ozpin olioa:
  • 2 adar tomate
  • Oliba beltzak, eskukada bat
  • Apoperrexil sortatxo bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Sagar ozpin txorrotada bat
Prestaketa

Parmentier opilak

Ontzi batean irina eta patata purea nahastu. Ondoren, arrautza eta zuringoak gehitu. Esne gain harrotua ere sartu eta ondo nahastu. Gatza bota eta hotzean mantendu.

Zartagin bat berotu eta parmentier opil-orearen koilarakada bat bota, gorritzen hasten denean, gainean bi izokin xerra jarri eta buelta eman izokina egin dadin. Behin eginda, zartaginetik atera.

Izokin xerrak

Izokina xerra luze eta finetan moztu.

Ontzi batean soja saltsa, oliba olioa, laranja zukua, eztia, tomate mamia eta tomate min saltsaren tanta batzuk sartu. Ondo nahastu eta bertara izokin xerrak bota. Ondo nahastu eta egoten utzi minutu batzuk.

Gurin eta tipulatxa saltsa

Bi limoietako bati, azala birrindu eta gorde.

Tipulatxak zuritu eta 30g gurinekin, sueztitzen jarri. Ardo txuria, eta limoi zukua gehitu eta murriztu. Esne gaina bota, eta falta den gurina zatika bota. Ondoren, saltsa guztia hagaxkarekin nahastu. Oso arina geratu bada, birrindu guztia eta bukaeran limoi azal birrindua eta apoperrexila sartu.

Tomate eta apoperrexil ozpin olioa

Tomateei azala eta haziak kendu eta karratu txikitan moztu. Oliba beltzak ere txikitu eta tomatearekin nahastu. Gatza eta ozpin pixka bat bota eta apoperrexil txikitua sartu. Oliba olioa bota eta ondo elkartu.

Bukaera

Plater batean parmentier eta izokin opila jarri eta ingurutik saltsa eta tomate ozpin olioarekin apaindu.