lehenengoak
Seitana
Alde batetik osagai likidoak nahastu eta bestetik osagai lehorrak. Ontzi batean nahastu bi prestaketak, osagai guztiak ondo elkartu eta ore bat osatu arte. Forma eman eta film paperean bildu eta ordu erdiz uretan egosi.
Alga, ziazerbak eta enoki salteatuak
Zartagin batean olioa bota eta baratxuri alea txikituta. Frijitzen hasten denean, ziazerba eta itsas uraza bota eta salteatu. Bertara enoki eta sesamo haziak gehitu eta dena batera salteatu. Gatza bota.
"Curry" ozpin olioa
Ontzi batean osagaiak elkartu eta hagaxkarekin emultsionatu.
Erremolatxa krema
Erremolatxak, zuritu gabe, jarri uretan egosten. Egositakoan xukatu eta ontziratu gurin eta esnegain pixka batekin. Ondoren birrindu eta gatza eta piperbeltza bota. Oso lodia geratzen bada, egosketako ura gehitu.
Amaiera
Plater luze batean itsas-uraza, ziazerbak eta enoki salteatuak jarri. Gainean seitan salteatua jarri eta honen gainetik ozpin olioa bota. Ondoan erremolatxa pure malko bat ipini.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa