lehenengoak
Txitxirio egosiak eta salteatuak:
Bezperatik uretan jarritako txitxirioak lapiko batean sartu. Porrua, tipulina eta perrexil orri batzuk bota. Itxi tapa eta, irakiten hasi eta gero, 20 minutuz egosten utzi. Ondoren xukatu eta lehortu. Ontzi batean Proventzako belar usaintsuak, kuminoa eta oliba olio txorrotada bat nahastu. Txitxirio egosiak bota, berriro nahastu eta zartagin batean gorritu.
Lagungarriak:
Batata egosi ondoren, zuritu, karratutan moztu eta zartaginean olioarekin gorritu, urdaiazpiko xerra txikituekin batera. Gatza bota. Zartaginean, pinaziak gorritu eta mahaspasak gehitu, ziazerbak bertara bota eta sueztitu. Borraja zuritu eta egosi. Hoztu, xukatu eta zartagin batean baratxuriarekin eta oliba olioarekin salteatu. Arandoiak zatitu eta zartaginean gorritu. Arrautza egosi. Perrexila txikitu.
"Piko gallo" ozpin olioa:
Tomatea, tipula morea, martorria eta piper gorria brunoise eran txikitu eta ontzi batean sartu. Lima zukua eta haren azalaren birrindura, gatza eta olioarekin saltsa bat egin eta barazkiekin nahastu.
Bukaera:
Plater sakon eta zabal batean, txitxirioak jarri eta gainean, bata bestearen ondoan, lagungarriak jarriko ditugu. Arrautza egosia borrajaren gainetik birrindu. Ozpin olioa gainetik bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa