Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tomatea piper gorri erreekin eta antxoarekin
Tomatea piper gorri erreekin eta antxoarekin
Osagaiak
  • Piper gorriak
  • Tomateak
  • Piper berdea
  • Antxoak kontserban
  • Baratxuria
  • Oliba birjina
Prestaketa

Piper gorriak labean erreko ditugu. Bestalde, tomate batzuekin krema bat prestatuko dugu tomateak baratxuria, piper berdea eta oliba birjina nahastuz (gazpatxo baten modura).

Beste tomate batzuk zuritu eta Ibarrako piparra eraztun finetan moztuko dugu

Aurkezpena

Plater batean tomate krema jarriko dugu. Ondoren piper gorriak jarriko ditugu tira finetan. Honen gainean tomatea jarriko dugu moztuta eta azkenik, antxoa kontserban eta Ibarrako piperrarekin egindako eraztunak