Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ama tabernako porru menestra
Ama tabernako porru menestra
Osagaiak
  • • Porruak
  • • Azenario txikiak
  • • Tipulatxoak
  • • Brokoli bat
  • • Errefautxoak
  • Porru krema egiteko:
  • • Porruaren azalak
  • • Patatak
  • • Baratxuria
  • Ezti eta baratxuri erre oliozpina egiteko
  • • Olioa
  • • Ozpina
  • • Eztia
Prestaketa

Menestra egiteko:

Lehendabizi, porruak egosi eta erre egingo ditugu. Bitartean, azenario txikiak eta tipulatxoak labean erreko ditugu. Lapiko batean brokolia egosiko dugu eta beste batean, patatak. Azken hauek eginda daudenean, zartagin batean gorrituko ditugu.

Errefautxoak hartu, xaflak egingo ditugu eta uretan edukiko ditugu

Porru krema egiteko:

Porruaren azalak, patatak eta batxuri pixka bat egosiko ditugu. Bigun daudenean, txikitu eta krema egingo dugu.

Oliozpina egiteko:

Baratxuriak erre egingo ditugu. Hozten utzi eta olioarekin, ozpinarekin eta eztiarekin nahastuko ditugu.