Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Garagar krematsua barazkiekin, otarrainxkekin eta tomate xerra gorrituekin
Garagar krematsua barazkiekin, otarrainxkekin eta tomate xerra gorrituekin
Osagaiak
  • Garagarra, 150 g
  • Piper berde bat
  • Tipulin bat
  • 2 tomate
  • Txibia bat
  • Arrain salda
  • Gurina
  • Irati gazta birrindua, 100 g
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • 4 otarrainxka
  • Tomate xerra gorrituak:
  • Jack tomate bat
  • Oregano lehorra
  • Albaka orri batzuk
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexila
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Txibia tinta aliolia:
  • Baratxuri ale bat
  • Txibia tinta, koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Gorringo bat
  • Limoi erdiren zukua
Prestaketa

Garagarra barazkiekin eta otarrainxkekin

Garagarra uretan utziko dugu bezperatik, hezetu dadin.

Eltze batean, olioa bota, eta barazkiak txiki moztuta erregosten jarri. Txibia ere zatitxo txikitan moztuko dugu, eta eltzera bota. Txibia gorritzen denean, garagarra bota, eta sueztitu ondoren, salda bota egosi dadin, 15-20 minutuz, gutxi gorabehera. Bukaeran, sua itzali, eta gazta birrindua eta gurina sartu krematsu gera dadin.

Otarrainxkak zuritu, erditik moztu, eta zartagin bero batean, olio pixka batekin gorritu.

Tomate xerra gorrituak

Tomatea xerra loditan moztu, eta belar, baratxuri eta olioarekin beratzen utzi. Zartagin batera olioa botako dugu, eta berotzen denean, tomate xerrak gorritu.

Txibia tinta aliolia

Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta emultsioa egin.

 

Bukaera

Plater batean, 3 tomate xerra jarri, eta gainean, garagar krematsua; berriro, tomate xerrak jarri eta estali, eta hori hiru aldiz errepikatuko dugu. Alioliarekin amaitu.