lehenengoak
Zereal barra:
Eltze batean, azukrea, olioa, eztia eta gatza irakiten jarri. Irakiten duenean, zerealen gainera bota, eta fruta lehorrak gehitu. Moldeetan sartu, eta laberatu 160 ºC-an, 30 minutuz. Hozten utzi moldeetatik ateratzeko.
Irabiaki energetikoa:
Osagai guztiak ontziratu, eta birrindu. Edalontzi batean sartu.
Mango, ahuakate eta arrautza:
Mangoa eta ahuakatea zuritu, eta zati txikitan moztu. Tipulatxa zuritu, eta zatitan moztu. Ontzi batean, mangoa, ahuakatea, tipulatxa, martorria eta limoiaren zukua nahastu.
Arrautza frijitu edo galdarraztatua egin.
Ogia txigortu.
Ogi txigortuaren gainean, ahuakatearen nahasketa jarri, eta gainean, arrautza.
BUKAERA:
Egurrezko erretilu batean, tostada jarri; alboan, irabiaki energetikoa eta zereal barrak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa