lehenengoak
Barazkiz betetako aza orria:
Aza orriak ur berotan galdarraztatu 5 segundoz, eta ur hotzetara pasa.
Barazkiak karratutxotan moztu, eta zartaginean erregosi olioarekin.
Aza orria luzatu; erdian, koilarakada bat barazki jarri, eta bildu. Gainetik, olioa jarri, eta labean berotu.
Gazta saltsa:
Tipulatxa, txikituta, zartaginean erregosi. Gaztak eta esne-gaina gehitu, irakinaldi bat eman, eta birrindu.
Urdaiazpiko eta baratxuri fresko salteatua:
Baratxuri freskoa makilatxotan moztu, eta zartaginean salteatu; urdaiazpiko zatitxoak gehitu, sueztitu, eta erreserbatu.
Perrexil eta arbendol olioa:
Ontzi batean, birrindu osagai guztiak.
BUKAERA:
Plater batean, koilarakada bat saltsa jarri; gainean, aza betea, eta, ondoan, urdaiazpikoa eta baratxuri freskoak salteatuta. Olio berdearekin bukatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa