lehenengoak
Hasteko, ganbak zurituko ditugu, eta, buruekin, hondo azkar bat egingo dugu, azenario, tipula eta baratxuri ale batekin.
Bitartean, salda egosten eduki.
Lapiko batean, bi olio motak, baratxuri txikitua eta pipermorroa tiratan moztuta jarriko ditugu, eta karamelizatuta dagoenean, tomatea eta gatza bota, eta egiten utziko dugu.
Ganba isatsak gehituko ditugu, hesterik gabe, eta baita koko esnea ere. Su baxuan, 10 minutuz irakiten utziko dugu.
Bukatu baino lehen, gatz puntua egiaztatuko dugu, eta martorri txikitua botako dugu.
Hornigaiak:
Arroz zuria
Banana farofa
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa