Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Arrantxoko arrautzak totopoarekin eta guakamolearekin
Arrantxoko arrautzak totopoarekin eta guakamolearekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Tomate saltsa:
  • Tipulin bat
  • 4 tomate heldu
  • Piper-berde bat
  • 2 baratxuri ale
  • Piperrautsa, koilarakadatxo bat
  • 10 cherry tomate
  • Oliba olioa
  • Albaka orriak
  • Gatza
  • 2 arrautza
  • Talo orea:
  • Arto irina, 200 g
  • Ur epela, 100-120 g
  • Gatza, 15 g
  • Guakamolea:
  • Ahuakate bat
  • Tipulin bat
  • Tomate heldu bat
  • Oliba olioa
  • Lima bat
  • Martorri freskoa
  • Gatza
  • Arto gozo entsalada:
  • Arto gozo lata bat
  • Luzoker bat
  • Uraza bat
  • Tipulin bat
  • Martorria, eskukada bat
  • Pipermin bat
  • Lima zukua
  • Gatza
  • Azukrea, koilarakadatxo bat
  • Oliba olioa
Prestaketa

Tomate saltsa:

Tipulina, piper berdea eta baratxuri aleak txikitu eta zartagin batean erregosten jarri olio txorrotadarekin. Piperrautsa gehitu, sueztitu. Tomate helduak zatituta sartu, eta kozinatzen utzi saltsa lodi bat geratu arte. Ondoren, puregailutik pasa. Beste zartagin batean, olioa bota, eta cherry tomateak erditik moztuta sartu. Gorritu, eta tomate saltsarekin nahastu. Albaka orriak eskuekin apurtuta sartu, eta gatz puntua jarri.

Zartagin batean, olioarekin arrautzak frijitu, eta tomate saltsaren gainean jarri.

Talo orea:

Arto irina gatzarekin nahastu, eta ur epela pixkanaka gehitzen joan itsaskor egoteari utzi arte. Arto irina erabiliz, eskuekin orea luzatu, eta zartaginean gorritu. Hirukitan moztu, eta oliotan frijitu.

Guakamolea:

Ahuakatea zuritu, eta hezurra kendu. Karratutxotan moztu, eta ontzi batean sartu. Bertara, tipulina txikituta eta  tomatea zurituta zein txikituta gehitu. Horri, lima azal birrindua, zukua, martorri txikitua, gatza eta oliba olioa erantsi.

 

BUKAERA:

Arrantxoko arrautzak kazola batean aurkeztu. Ondoan, taloak. Beste ontzi batean, guakamolea, eta entsalada, beste batean.