Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txipiroi paella beltza tipula eraztun beltzekin
Txipiroi paella beltza tipula eraztun beltzekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txipiroi paella beltza:
  • Txipiroi handi bat
  • Tipulin bat
  • Piper berde bat
  • 2 baratxuri ale
  • 2 koilarakada tomate frijitu
  • Kurkuma koilarakadatxo bat
  • Arroza, 150 g
  • Arrain salda, 350 g
  • Txipiroi tinta zorroa
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Aliolia:
  • 2 baratxuri ale
  • Arrautza bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ozpina, txorrotada bat
  • Perrexila, eskukada bat
  • Txipiroi salteatua:
  • Txipiroi bat
  • Baratxuri alea
  • Perrexila
  • Ozpina, txorrotada bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tipula eraztun beltzak:
  • Tipula bat
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Tenpura
  • Txipiroi tinta, koilarakadatxo bat
Prestaketa

Txipiroi paella beltza:

Txipiroia zatitan moztu eta paellan olioarekin gorritu. Bertara baratxuri alea, tipulina eta piper-berdea zatituta gehitu. Koilarakada bat tomate frijitu bota eta utzi egiten. Arroza gehitu eta kurkuma ere. Salda gehitu eta tinta. Utzi kozinatzen arroza egin arte.

Aliolia:

Emultsio bat egin osagai guztiekin.

Txipiroi salteatua:

Txipiroia moztu eta salteatu baratxuri alearekin. Ozpina gehitu eta perrexil txikitua.

Tipula eraztun beltzak:

Tipula eraztunetan moztu. Tenpura egin eta txipiroi tinta gehitu. Tipula eraztunak bertatik pasa eta frijitu. Gatza jarri.

BUKAERA:

Txipiroi arroza sutatik atera eta horren gainean txipiroi salteatua luzatu. Guztiaren gainetik tipula eraztunak jarri eta aliolia ondoan jarri.

Irabazi arte
Herri Txiki
Artefaktua
Oholtzan
Egun On
Txoriene
JA Sukalerrian
Iparraldearen Orena
Hitzetik Hortzera
Biba Zuek
Eguraldia
Vaya Semanita
SOS Kantak Arriskuan

Bilatu nahieran-en

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
  • kargatzen