lehenengoak
Azalore entsalada:
Azalorea zatitu eta egosi. Hozten utzi, xukatu eta ondo lehortu, entsalada urtsu gera ez dadin. Eskuekin pusketa txikiagotan zatitu eta ontzian sartu. Bertara hegaluzea, ilar egosiak, arrautza zuringoa egosita eta zatituta, tipulina eta olibak txikituta, nahastu eta, maionesa gehitu ondoren, berriro ondo nahastu. Hotzean gorde. Gorringo egosia birringailutik pasa.
Ahuakate maionesa:
Ontzi batean arrautza egosia, ahuakate zuritua eta beste osagaiak sartu eta ondo birrindu.
Piper gorri errea:
Labe erretilu batean piper gorria jarri eta gatz eta olio pixka bat bota. 180 ºC-tan 25-30 minutuz laberatu. Estalita hozten utzi eta zuritu. Xafla luzetan ebaki.
Otarrainxka egosiak:
Otarrainxkak ur gazitan egosi, zuritu eta erditik luzetara zatitu.
Oliba beltz, tomate eta perrexil ozpin-olioa:
Tomatea zuritu, haziak kendu eta txikitu, oliba beltzak eta perrexila ere txikitu eta tomatearekin nahastu. Gozatu eta geroko gorde.
BUKAERA:
Plater batean azalore entsalada koilarakada on bat jarri eta gainean otarrainxkak eta piper gorri xaflak. Tomate eta oliba beltz ozpin-olioarekin apaindu eta inguruan ahuakate maionesa ezarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa