lehenengoak
Ganbak baratxuri frijituarekin:
Zartagin batean olioarekin ganba buruak erregosi, ontzi batekin zanpatzen ditugun bitartean. Motrailuan bi baratxuri ale eta perrexil orri batzuk zanpatu eta zartaginera bota. Brandy txorrotada bat eta ur pixka bat ere gehitu eta minutu batzuetan irakin. Iragazi indarra eginez, zukua ondo ateratzeko.
Ganbei gatza eta limoiaren azal birrindura bota, eta nahastu.
Beste zartagin batean beste bi baratxuri ale xerratuak eta pipermina jarri oliba olioarekin batera. Baratxuri aleak dantzan hasten direnean, ganbak eta hauen zukua gehitu. Sua itzali eta estali. Ondoren, estalkia kendu eta martorri txikitua gehitu
Tomate bizi saltsa:
Nahastu osagai guztiak ontzi batean, irakinaldi bat eman eta birringailuarekin emultsionatu.
Muskuiluak tomate bizi saltsarekin:
Muskuiluak espartzu garbi batekin uretan garbitu. Eltze batean ardo zuri txorrotada bat bota eta irakiten hasten denean, muskuiluak gehitu eta estali. Irekitzen hasten direnean, eltzetik atera eta oskol bat kendu. Buztinezko ontzi batean luzatu eta gainetik tomate bizi saltsa bota eta baita perrexil txikitua ere.
Ezti emultsioa:
Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta birringailuarekin emultsionatu.
BUKAERA:
Bi ontzi desberdinetan mahaira atera. Gainera emultsioa bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa