Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazki erreak eta baratxuri samurrak tenpuran romeskoarekin
Barazki erreak eta baratxuri samurrak tenpuran romeskoarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Romesko saltsa
  • Adar tomateak, 4
  • Baratxuri buru bat
  • Fruitu lehor eskukada bat (arbendolak eta hurrak)
  • Ogi txigortu xerrak, 3
  • Piper txorizeroa, 2 koilarakada
  • Perrexil txikitua
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Barazki erreak:
  • Calçotak, 4
  • Porruak, 2
  • Azenarioak, 2
  • Kuiatxo txikiak, 3
  • Erremolatxak, 2
  • Azalore bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Baratxuria tenpuran:
  • Baratxuri samurrak, 6
  • Tenpurako irina
  • Ur hotza
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Naan ogia:
  • Gozogintzako irina,
  • 180 g
  • Okintzako irina, 90 g
  • Legamia, 15 g
  • Azukrea, koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Gurin urtua
  • Greziar jogurta, 70 g
  • Ur epela, 140 g
Prestaketa

Romesko saltsa

Tomateak eta baratxuri burua labean erre eta ontzi batera sartuko dugu. Bertara fruitu lehorrak eta ogi txigortua, perrexila, gatza eta olioa gehitu eta birringailuarekin emultsio bat egin.

Barazki erreak:

Barazkiak garbitu eta moztu ondoren, gainazala izurtua duen zartaginean gorrituko ditugu. Gutxi eginda geratzen badira, labean erreko ditugu.

Baratxuria tenpuran:

Alde batetik baratxuria garbitu eta makilatxotan moztuko dugu. Bestetik, irina, ura eta gatzarekin tenpura egingo dugu. Baratxuria irinetatik eta tenpuratik pasa ondoren, olio berotan frijitu eta paperean xukatuko dugu, eta gatza bota.

Naan ogia:

Ontzi batean osagai guztiak nahastu eta pausatzen utziko dugu epelean 30 minutuz. Ondoren, bola txikitan banatu eta berriro 20 minutuz pausatzen utzi. Arrabolarekin luzatu eta zartaginean gorritu egingo ditugu bi aldetatik, taloak bezala.

BUKAERA:

Naan ogia epeltzen denean, bertan barazki erreak jarri, romesko saltsa bota eta gainean baratxuri frijitua jarri. Perrexil txikituarekin bukatu.