Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Gazta petit suisseak gazta zaharra eta udare kremaz beteta
Gazta petit suisseak gazta zaharra eta udare kremaz beteta
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Gazta petit suisseak:
  • Ura, 125 g
  • Esnea, 125 g
  • Gurina, 100 g
  • Gatza
  • Irina, 150 g
  • Arrautzak, 3-4
  • Gazta birrindua, 150 g
  • Gorringo bat
  • Gazta zaharra eta udare krema:
  • Gazta zaharra
  • Udare bat
  • Esne-gaina
  • Hegaluzea maionesarekin:
  • Hegaluze lata bat
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Tipulin erdi bat
  • Izokin ketu xerra bat
  • Antxoa patea:
  • Arrautza egosi bat
  • Antxoa gazitua, 100 g
  • Latako hegaluzea, 100 g
  • Gaztatxoak, 8
  • Tipulin adarra, txikituta
Prestaketa

Gazta petit suisseak

Eltze batean ura eta esnea gurinarekin irakiten jarri. Gatza eta irina bota eta ore bat egin espatularekin nahastuz. Sutan pixka bat lehortu. Ondoren, sutatik atera eta arrautzak gehitu banan-banan. Gazta birrindua gehitu eta duen beroarekin urtzen utzi. Gozogintzako zorro batean sartu eta labeko erretilu batean bolatxoak egin. Laberatu 180 ºC-tan, 25-30 minutuz.

Gazta zarra eta udare krema:

Udarea zuritu eta karratutxotan moztu. Ontzi batean sartu eta bertara gazta zaharra eta esne-gain pixka bat bota. Ondo nahastu. Petit suissea erditik ireki eta krema honekin bete.

Hegaluzea maionesarekin:

Tipulina txikitu eta hegaluzearekin jarri. Maionesa gehitu eta ondo nahastu. Petit suissea erditik moztu eta honekin bete. Itxi eta izokin xerra zati bat gainean jarri.

Antxoa patea:

Osagai guztiak elkartu eta pasta bat egin. Petit suisse batzuk luzeak egin eta gainean pate honen puntu batzuk jarri.

BUKAERA:

Plater batean petit suisse desberdinak jarri eta hutsak daudenei piperrautsa bota.