Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Alberjiniak parmako erara eta soja testurizatua tomatearekin
Alberjiniak parmako erara eta soja testurizatua tomatearekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Alberjiniak:
  • Alberjinia bat
  • Mozzarella gazta, 2
  • Parmesanoa, 150 g
  • Tomate natural txikitua, 500 g
  • Albaka orriak
  • Arrautzak, 2
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Soja testurizatu bolognesa:
  • Tomate frijitua, 500 g
  • Baratxuri ale 1
  • Tipula erdi bat
  • Azenario erdi bat
  • Ardo zuria, baso erdia
  • Pikillo piperrak, 3
  • Soja testurizatu txikia, 125 g
  • Oliba olioa, 2 koilarakada
  • Azukrea, koilarakada txiki bat
  • Oreganoa, albaka, kuminoa, piperbeltza (behar adina)
  • Barazki eta fruta entsalada:
  • Erremolatxa egosi bat
  • Ahuakate bat
  • Adar tomateak, 2
  • Mango bat
  • Ardi-mihiak
  • Marrubiak, 6
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Limoi bat
Prestaketa

Alberjiniak:

Alberjiniak luzeran moztu eta gatz dezente bota ura galdu dezaten garraztasuna kentzeko.  Uretatik pasa eta ondo lehortu. Zartagin bero bat olioarekin jarri eta alberjinia xerrak su bizian gorritu bi aldetatik, eta paperean jarri xukatzeko.

Eltze batean olio txorrotada bat bota eta tomate txikitua jarri azukre eta gatz pixka batekin. 20 minutuz kozinatzen eduki. Albaka orriak txikituta gehitu eta puregailutik pasa.

 

Soja testurizatua:

Moztu barazki guztiak zati txikitan eta erregosi 3-4 minutuz.

Gehitu tomate frijitua barazkiei eta jarraitu su ertainean kozinatzen. Belarrak, espeziak, gatza eta azukrea gehitu.

Minutu batzuen buruan, sojari gehitu eta eragin. Loditu arte egosten jarraitu.

Barazki eta fruta entsalada:

Eraztun batean banan-banan barazkiak eta frutak karratutxotan moztuko ditugu. Erremolatxarekin hasiko gara, zatitu eta bertan sartu. Gero ahuakatea, tomatea, mangoa eta marrubiak. Olio pixka bat gainetik bota eta ondoren, ontzi batean ardi-mihiak sartu. Olioa, gatza eta limoi zukua gehitu, nahastu eta barazki eta fruten gainean jarri eskukadatxo bat.

BUKAERA:

Erretilu batean tomate saltsa luzatuko dugu. Ondoren, alberjinia gorrituekin estali. Gero, soja testurizatua jarri eta gainera parmesano birrindua eta mozzarella xerrak bota. 2 koilarakada  arrautza irabiatu gehitu. Berriro errepikatu prozesua eta alberjiniarekin bukatuko dugu. Azkenik, tomate saltsa kapa luzatu, parmesano birrindua bota eta labean gainerre.