Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Olagarro gorritu takoak “pico de gallo eta ahuakate tartarra
Olagarro gorritu takoak “pico de gallo eta ahuakate tartarra
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Olagarro gorritua:
  • 2 olagarro hanka egosiak
  • Frijitzeko olio
  • Gatza
  • 2 tipula more
  • Oliba olioa
  • Txipiroi tinta koilarakadatxo bat
  • 2 arto tako
  • “Pico de gallo”:
  • 2 adar tomate heldu
  • Tipula more bat
  • Piper gorri bat
  • 2 lima
  • Martorri freskoa eskukada bat
  • Gatza
  • Pipermin bat
  • Ahuakate tartara:
  • Ahuakate bat
  • 3 koilarakada maionesa
  • Arrautza bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Oliba olioa
  • Kaparrak koilarakada bat
  • 4 antxoa xerra txikituak
  • 3 ozpin-luzoker
  • Gatza
  • Ziape koilarakada bat
  • Patata “chips”-ak:
  • Patata bat
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Piperrautsa
Prestaketa

Olagarro gorritua:

Olagarro hankak egosi ondoren, olio berotan osorik frijitu. Tipula moreak juliana eran moztu eta zartagin batean olioarekin ondo erregosi. Bukaeran txipiroi tinta bota beltza gera dadin.

"Pico de gallo":

Tomateak zuritu eta haziak kendu. Karratutxotan moztu. Tipula morea eta piper gorria ere karratutxotan moztuko dugu. Martorria txikitu eta pipermina xerra finetan moztu. Osagai guzti hauek ontziratu eta lima zuku eta azal birrindura eta gatza bota ondoren, ondo nahastu.

Ahuakate tartara:

Ontzi batean ahuakatea zatituta, maionesa, kaparrak, antxoa xerrak, ozpin-luzokerrak eta arrautza txikituta gehitu. Gatza, limoi zukua eta ziape koilarakada sartu ere eta ondo nahastu.

Patata "chips"-ak:

Ptata zuritu ondoren, zuritzailearekin xafal finak aterako dizkiogu luzeran, ondo garbitu, lehortu eta oliotan frijitu kurruskariak geratu arte. Paperean xukatu eta gatza eta piperrautsa bota.

BUKAERA:

Arto takoak zartaginean berotu eta erdian tipula beltza eta olagarro hanka xerratuta sartu. Gainetik "pico de gallo" botako diogu eta ahuakate tartarra ondoan jarri. patata "chips·-ak ontzi batean sartu.