Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Baratxuri zopa krema
Baratxuri zopa krema
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Baratxuri zopa krema:
  • Baratxuri ale xerratuak, 75 g
  • Pipermin bat
  • Oliba olioa, 60 g
  • Zopako ogi erdi bat
  • Tomate saltsa, bi koilarakada
  • Txorizo piper mamia, koilarakada bat
  • Piperrautsa, koilarakada bat
  • Ura, 2 litro
  • Salda kontzentratua, pastilla bat
  • Txistorra eta odolki kurruskaria:
  • Tipulin bat
  • Txistorra zati bat
  • Odolki bat
  • Hostopila
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Baratxuri fresko salteatua:
  • Baratxuri freskoa
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Baratxuri, perrexil eta zopako olioa:
  • Perrexila, eskukada bat
  • Baratxuri xerra frijituak
  • Zopako zati bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Baratxuri zopa krema:

Lapiko batean olio txorrotada bat bota eta baratxuri ale xerratuak gorritzen jarriko ditugu piperminarekin. Kolorea hartzen dutenean, zopako ogia txikituta gehitu eta erregosten jarriko dugu. Olioztatzen denean, tomate saltsa eta txorizo piper mamia bota, baita piperrautsa ere. Sueztitu eta ura eta salda kontzentratuaren pastilla botako dugu, eta irakiten jarriko dugu, 10 minutuz, su txikian. Ia-ia ez du irakin behar. Denbora igaro denean, pipermina atera eta birringailuarekin zopa txikitu.

Txistorra eta odolki kurruskaria:

Tipulina brunoise erara moztu eta gorritu. Ondoren, txistorra eta odolkia zati txikitan gehitu. Hostopila moztu eta enpanadilla batzuk egin.

Baratxuri fresko salteatuak:

Zartagin bat berotu olioarekin eta baratxuri freskoa salteatu.

Perrexil, baratxuri fresko eta zopako olioa:

Perrexil frijitua, baratxuri xerrak frijituta eta zopakoa motrailuan txikitu eta oliba olioa gehitu, ozpin olioaren antzera geratu dadin.

 

BUKAERA:

Plater sakon batean baratxuri zopa bota eta txistorra eta odolki enpanadillak jarri. Gainean, baratxuri freskoak salteatuta eta  inguruan baratxuri, zopako eta perrexil olioa.