lehenengoak
Untxi fideua:
Lehenik, fideoa gorrituko dugu paella-ontzi batean olioarekin. Sutan jartzean, denbora osoan mugitzen egongo gara erre ez dadin. Kolore gorri polit bat hartutakoan, ontzitik atera.
Untxiari hezurra kendu, gatza bota eta limoiaren azal birrindura gainetik botako diogu. Labanarekin kolpe batzuk eman eta zatitan moztu. Paella-ontzia olioarekin berotu eta bertan gorritu ondoren, atera egingo ditugu. Orduan, tipulina, piper berdea eta baratxuriak txikituta gehitu erregosi daitezen. Tomateak birrindu eta 20 minutu ondoren, zartaginera bota. Lehortu arte utziko dugu, eta gero, salda botako dugu. Irakiten hasten denean, fideo gorritua eta untxi zatiak gehitu, eta su handian, 8-10 minutuz, irakiten mantendu. 3 minutu falta direnean, otarrainxka zurituak bertara bota. Fideoa lehortzen den bitartean, hauek altxa egingo dira.
Alioliarentzat:
Pitxar batean arrautza, baratxuri alea, limoi zukua eta gatza jarriko ditugu. Olioa botatzen hasiko gara eta birringailuaren laguntzaz emultsioa sortuko dugu, eta potetxo batean aurkeztuko dugu.
Laranja eta erremolatxa entsalada:
Erremolatxa xerra finetan moztu. Laranja eta pomeloa zuritu eta atalak bizi moduan moztu. Plater batean erremolatxa xerrak jarri carpaccio moduan, eta erdian laranja eta pomelo atalak. Ontzi batean hurrak txikitu, mahaspasak, eztia, olioa, ozpina eta gatza bertara bota eta ondo nahastu. Erremolatxa eta laranja gainetik bota.
BUKAERA:
Fideua paella-ontzian aurkeztu eta gainean alioli pixka bat jarri. Ondoan entsalada jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa