Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Bruselazak urdaiazpikoarekin salteatuta, patata krema eta porru, odolki eta aza tutua
Bruselazak urdaiazpikoarekin  salteatuta, patata krema eta porru, odolki eta aza tutua
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Bruselazak salteatuta:
  • 12 bruselaza
  • Baratxuri ale bat
  • Tipulin bat
  • 3 urdaiazpiko xerra
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Patata krema:
  • 2 patata
  • Gurina
  • Esne gaina
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Perrexil txikitua
  • Porru, odolki eta aza biribilkia:
  • Porru bat
  • Aza laurden bat
  • Odolki bat
  • 2 brick orri
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Bruselazak saltsan:

Bruselazak garbitu eta ur irakinetan egosi. Xukatu eta ur hotzetan sartu. Zartagin batean baratxuri alea eta tipulina txikituta sartu eta oliba olioarekin erregosten jarri, Urdaiazpiko txikitua sartu, sueztitu eta bruselazak erditik moztuta sartu ondoren salteatu multzo guztia

Patata krema:

Patatak zuritu eta egosi eta ontzi batean sartu, beratar beste osagaiak gehitu eta birringailuarekin astindu bat eman, gatzez probatu eta epelean erreserbatu.

Porru, odolki eta aza biribilkia:

Porrua txikituta erregosten jarri zartaginbatean olioarekin. Aza juliana eran moztu, uretan 5 minutuz egosi eta xukatu ondoren, zartaginera gehitu. Beste zartagin batean odolkia mamituta sartu eta sueztitu. Barazkiekin nahastu eta 5 mintuz erregosi. Hoztean, brick orrian jarri eta tutu luze bat egin. Olio berotan frijitu.

BUKAERA:

Plater batean bruselazak jarri eta inguruan patata krema bota. Gainean tutua jarri eta perrexilarekin bukatu.