lehenengoak
Ravioliak:
Udarea zuritu eta karratutxotan moztu. Zartagin batera gurina bota eta intxaurrak gorritu. Bertara udarea bota eta erregosi, minutu batzuez. Sutatik atera eta gorgonzola gaztarekin nahastu. Ore bat egin eta pasta freskoaren gainean jarriko ditugu koilarakadatxo batzuk. Estali eta, arrautzaren laguntzaz, pasta freskoa itsatsi. Ur irakinetan egosi egingo dugu, 2-3 minutuz. Eta saltsara atera.
Gazta urdin saltsa:
Tipulatxa zuritu eta txikitu. Zartagin batean gurinarekin erregosten jarri, karamelatu arte. Gazta urdina gehitu, desegin eta esne-gaina bota. Irakinaldi bat eman eta birringailuarekin txikitu.
Tomate saltsa:
Tipula zartaginean olioarekin ondo erregosi. Tomatea zatituta eta azukrea gehitu, eta suabe-suabe egiten utzi. Gatza bota eta geroko gorde.
Albaka olioa:
Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta birringailuarekin ondo txikitu.
BUKAERA:
Plater batean ravioliak saltsarekin jarri, eta inguruan, tomate saltsa koilarakada on bat bota. Gainean, parmesano xafla batzuk eta intxaur apurtuak jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa