lehenengoak
Dukesa patatak:
Lehenengo, patatak zuritu eta egosten jarriko ditugu. Puregailutik pasatu eta gero, ontzi batean ipini, eta bertara botako ditugu arrautza, gazta birrindua 100 gramo, gatza, gurina eta piper beltza. Ondo nahastu eta gozogintzako zorro batean sartu iragazki kizkurrarekin eta labe erretilu batean 5 zentimetroko ontziak egingo ditugu. 180ºCtan laberatu, gainerre arte.
Bestalde, hirugihar xerrak zartagin batean frijitu lehortu arte, paperean koipea xukatu, eta labanarekin ondo txikitu. Patata ontzietan, sartu koilarakada bat gazta birrindua eta txikitutako hirugihar frijituaren beste koilarakada bat. Gainean, ipini arrautza, gazta birrindua eta hirugihar frijitu-txikitua, eta berriro laberatu, 180ºC-tan 3-4 minutuz.
Arrautza flamenkoak:
Eltze batean, ilarrak 8 minutuz egosten jarriko ditugu. Zartagin batean, tipulina eta porrua txikituta sartu eta olioarekin erregosten jarri. Urdaiazpikoa eta txorizoa ere txikitu eta bakoitzetik erdia zartaginera sartuko dugu barazkiekin batera erregosteko. Ilarrak egosita daudenean, xukatu eta bertara bota dena, batera erregosi dadin.
Tomate saltsa:
Zartagin batean, olioarekin, sartu tipulina eta baratxuri aleak txikituta, eta erregosten jarri. Cherry tomateak erditik moztuta gehitu eta erregosten utzi, 15 minutuz edo marmelada antzeko bat geratu arte. Gatz pixka bat bota, eta, hagaxka batekin, zanpatu saltsa lodi bat geratu arte. Gehitu albaka hosto txikitua.
Moztu ogi xerra karratutxoetan, eta txigortu labean.
BUKAERA:
Plater baten erdian dukesa patata jarri eta alde batean ilarra kozinatuak eta beste aldean tomate saltsa. Ogi karratu txigortuak gainetik bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa