lehenengoak
Foie gras mi-cuita:
Zartagin batean azukre beltza eta ahabiak bota, eta egosten jarri, marmelada bat bezala geratu arte. Ogi gainean foie gras zati bat jarri, eta ondoan ahabia-marmelada. Gainetik arto frijitu txikitua hautseztatu.
Urdaiazpiko eta mozarella biribilkia:
Porrua txikituta zartagin batean erregosi olio pixka batekin. Ontzi batean gazta krema, urdaiazpikoa txikituta, gazta birrindua eta porru erregosia sartu eta nahastu. Hostopil xafla luzatu eta gainean osagaiak jarri. Bildu eta bi behatzen lodierako xerrak moztu. Erretilu batean luzatu eta laberatu 180 ºCan, 10-15 minutuz. Zartagin batean galeper arrautza frijitu eta hostopilaren gainean gatzez onduta jarri.
Arrautza beteak:
Arrautzak egosi uretan 10 minutuz, hoztu eta zuritu. Erditik ireki eta gorringoa kendu. Ontzi batean sartu maionesa. Perrexila txikitua, tipulina txikitua eta atunarekin batera, nahastu eta zuringoa bete. Txotx batean antxoa xerra bildu eta arrautzan iltzatu.
Otarrainxka kopa:
Ontzi batera ahuakatea zatituta, tomatea txikituta, mangoa karratutxotan moztuta eta perrexil txikitua sartu. Maionesa eta ketchupa gehitu eta ondo nahastu. Amuarrain arrautza koilarakada bat bota eta edalontzi batzuk bete. Gainean otarrainxka egosiak jarri.
BUKAERA:
4 hasierakoak batera zerbitzatu mahaian.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa