Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tipula zopa, mondeju-kauserak eta piparra frijituak
Tipula zopa, mondeju-kauserak eta piparra frijituak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Tipula zopa:
  • Salbia, orri batzuk
  • 2 tipula gorri
  • 4 tipulatx
  • Porru bat
  • 2 baratxuri atal
  • Pipermin bat
  • Armagnac, txorrotada bat
  • Zopako-ogi zati bat
  • Oilo salda, 500 g
  • 3 ogi xerra
  • Idiazabal birrindua, 2 eskukada
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Gurina
  • Mondeju gorritua:
  • Mondeju bat
  • Tipulin bat
  • Patata egosi bat
  • Irina, koilarakada bat
  • Arrautza bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Piparra frijituak:
  • 6 ozpinetako piparra
  • Tenpura irina
  • Gatza
  • Ur hotza
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Tipula zopa:

Labea 200 ºCan piztuta edukiko dugu.

Zartagin batean, salbia, tipula, tipulatxa, porrua, baratxuri atalak eta pipermina erregosten jarriko ditugu gurin eta olio pixka batekin. 20 minutuz kolorea hartzen utziko dugu. Armagnac txorrotada eta zopakoa gehitu, eta minutu batzuez sueztitu. Orduan salda bota, eta beste 20 minutuz irakiten utzi. Zopa katilutan banatu, ogi xerra eta gazta birrinduarekin estali eta labean 5 minutuz gainerre.

Mondeju kauserak:

Tipulina txikitu eta zartaginean olioarekin erregosten jarri. Mondejua desegin eta gehitgu. Sueztitu. Patata egosia eta koilarakada bat irin sartu, 2 minutuz egosi, eta sutatik atera ondoren, arrautza bat erantsi eta dena ondo zanpatu. Hotzean utzi. Bi koilara erabiliz, bolak egin eta olio berotara bota frijitu daitezen. Paperean xukatu

Piparra frijituak:

Ur hotzarekin eta gatzarekin tenpura egin ondoren, piparrak bertatik pasa eta olio berotan frijitu.

 

BUKAERA:

Plater sakon batean tipula zopa jarriko dugu eta 3 mondeju kausera ere bai. Gainean piparra frijitu batzuk kokatu.