Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Orburu kozinatuak, zanburinak labean eta orburu ''chips''-ak
Orburu kozinatuak, zanburinak labean eta orburu ''chips''-ak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Orburu kozinatuak:
  • 6 orburu
  • Perrexil sorta erdi bat
  • 2 baratxuri ale
  • 2 urdaiazpiko xerra
  • Ardo txuri zorrotada bat
  • Irin koilarakada bat
  • Egosketarako ura
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Zanburinak labean:
  • Zanburinak, 8
  • Tipulin erdi bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Txakolin zorrotada bat
  • Txorizo piper mamia, koilarakadatxo bat
  • Limoi baten zukua
  • Gatza
  • Zopa-ogia
  • Perrexila
  • Orburu “chips”-ak;
  • 2 orburu
  • Irina
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Orburu kozinatuak:

Orburuak zuritzen ditugun bitartean, ur hotzetatik pasa eta perrexil adarrekin dugun ontzi batean utziko ditugu. Bitartean, lapiko batean ura gatzarekin irakiten jarri eta bertan orburuak egosi.

Zartagin batera olioa bota eta baratxuri aleak txikituta sartu, gorritzen asten direnean, urdaiazpiko txikitua eta irin pixka bat bota, sueztitu eta ardo zuria bota, murriztu eta egosketako salda zorrotada bat bota. Loditu arte irakiten eduki eta orburu egosiak erditik moztuta bertara bota eta irakin.

Zanburinak:

Zartagin batean olioarekin tipulina eta baratxuri alea erregosten jarriko dugu. Eginda dagoenean, txakolin zorrotada bota, pixka bat murriztu eta txorizo piper mamia gehitu, sueztitzen jarraitu, eta zopa-ogia txikituta eta perrexila sartu ondoren, nahastu eta erreserbatu.

Zanburinak labe erretilu batean jarri, limoi zukua bota eta aurreko prestaketa gainera bota. Laberatu 180 ºCan 10 minutuz.

Orburu "chips"ak:

Orburuak zuritu eta xerra finetan moztu, irineztatu eta frijitu, paperean xukatu eta gatza jarri.

BUKAERA:

Plater batean orburuak jarri, inguruan zanburinak eta gainean orburu frijituak.